miércoles, 21 de enero de 2009

Bigarren Errepublika, Autonomiako Estatutua eta Gerra Zibilari buruzko testuak

21. TESTUA. KONTZERTU EKONOMIKOAK EZEZTATZEA
Euskal herriko probintzietan ekonomia arloan indarrean dagoen sistema itunduak pribilegio nabarmena du erregimen arruntari lotutako gainerako lurralde nazionalarekiko, baina ez probintzia horietako Aldundiek arlo horretan duten autonomía zabalagatik bakarrik, probintzia horietako zergapekoak karga publikoak altxatzeko egin behar duten ahalegin txikiagoagatik baizik (...).
Kontzertua mesedegarri izan zuten askok ahaztu egin zuten botere publikoak eman zien zarrastelkeria eta, Gipuzkoan eta Bizkaian, armak hartu zituzten uztailaren 17an abiarazitako Mugimendu Nazionalaren aurka eta traizioz erantzun zioten salbuespenezko eskuzabaltasunari (...).
Zerga eta administrazio erregimenaren berezitasunak bere izaera nazionala eta Aberriaren patu komunarekiko atxikipenaren suhartasuna gero eta gehiago goraipatzeko balio izan du hainbat probintziatan, esaterako, Nafarroa txit leialean. Besíe batzuetan, aldiz, Espainiaren aurkako politika baldarra egiteko balio izan du eta zirkunstantzia horrek (...), kalte larriak eragiteko tresna gisa erabili zuten sisteman amaiera jartzera behartzen du. Gogoeta beraien arabera, Arabako probintzian gaur egun indarrean dagoen sistemak jarraitu egin behar du (...)

No hay comentarios:

Publicar un comentario