miércoles, 21 de enero de 2009

Bigarren Errepublika, Autonomiako Estatutua eta Gerra Zibilari buruzko testuak

20. TESTUA. EUSKAL HERRIKO ESTATUTUARI BURUZKO LEGEA (1936)
Diputatuen Kongresuak honako LEGE hau agindu eta berretsi du:

1. art. Errepublikako Konstituzioaren eta Estatutu honen arabera, Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak eskualde autonomoa osatzen dute espainiar estatuaren barruan eta "Euskal Herria" izena hartu du. Bere lurraldea aipatutako probintziek gaur egun osatzen dutena izango da eta horiek, aldi berean, modu autonomoan gobernatuko dira (...). Euskara, gaztelania bezala, Euskal Herriko hizkuntza ofiziala izango da (...).
5. art. Euskal Herriari dagokio bere lurralde autonomoaren barruko babes juridikorako eta ordena publikoa mantentzeko polizia erregimena ezartzea.
10. art. Euskal Herriaren botereak herrian sortzen dira eta Errepublikako Konstituzioaren eta Estatutu honen arabera erabiliko dituzte berak erabakitzen dituen organoek honako mugapen hauen arabera:
a) Eskualdeko organo legegilea (...) sufragio unibertsal, berdin, zuzen eta sekretu bidez (...) hautatuko da.
b) Organo betearazleak organo legegilearen konfiantza izan behar du eta presidentea izango da eskualdearen ordezkaria Errepublikarekiko harremanetarako (...).
Lehen xedapen iragankorra. Gerra zibilak eragindako ez ohiko baldintzek irauten duten bitartean, Euskal Herrian behin-behineko Gobernuak aginduko du Estatutu honetan xedatutako eskumen guztiekin. Behin-behineko Gobernu horretako lehendakaria Estatutua promulgatu ondorengo zortzi egunen barman izendatuko dute euskal udalak osatzen dituzten eta euren botoa askatasunez eman dezaketen herriak aukeratutako zinegotziek (...). Behin-behineko Gobernuko lehendakariaren hautaketa Bizkaiko gobernadore zibilak egiaztatuko du (...). Horrela hautatutako lehendakariak behin-behineko Gobernuko kideak izendatuko ditu eta horiek ez dira bost baino gutxiago izango (...)
Diputatuen Kongresua, 1936ko urriak 4
Madrilgo Gazeta, 281. alea, 1936ko urriaren 7koa.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1. alea, 1936ko urriaren 9koa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario