miércoles, 21 de enero de 2009

Bigarren Errepublika, Autonomiako Estatutua eta Gerra Zibilari buruzko testuak

17. TESTUA. 1931KO KONSTITUZIOA
Espainiak, bere subiranotasunaz baliatuz eta Gorte Konstituziogileek ordezkatuta, honako konstituzio hau agindu eta berresten du:
1. art. Espainia klase guztietako langileen errepublika demokratikoa da, askatasun eta justizia erregimenean antolatutakoa. Bere organo guztien botereak herrian sortzen dira. Errepublika estatu integrala da, udalerrien eta eskualdeen autonomiarekin bateragarria.
3. art. Estatuak ez du erlijio ofizialik.

8. art. Espainiar estatua, bere egungo lurraldearen muga zatiezinen barruan, probintziatan mankomunatutako udalerriez eta autonomia erregimenean eratutako eskualdeez osatuta egongo da.

10. art. Ezaugarri historiko, kultural eta ekonomiko komunak dituzten probintzia mugakide batek edo gehiagok, espainiar estatuaren barman nukleo politiko-administratiboa osatzeko eskualde autonomo gisa antolatzea erabakitzen badute, euren estatutua aurkeztuko dute (...)

26. art. (...) Estatuak, eskualdeek, probintziek eta udalerriek ez dituzte elizak eta elkarte eta erakunde erlijiosoak mantenduko, ez dute haien alde egingo eta ez diete diruz lagunduko. Lege berezi batek elizaren aurrekontua erabat azkentzea arautuko du, bi urteko epean gehienez. Deseginda geldituko dira hiru boto kanonikoez gain estatuaren legezkoa ez den beste agintaritza bati men egiteko beste boto berezi bat estatutuen bidez inposatzen duten ordena erlijiosoak.

51. art. Botere legegilea herriarena da eta Gorteen edo Diputatuen Kongresuaren bitartez erabiltzen du.

52. art. Diputatuen Kongresua sufragio unibertsal, berdin, zuzen eta sekretuaren bitartez hautatutako ordezkariek osatzen dute.

94. art. Justizia estatuaren izenean administratzen da.(...) Epaileak independenteak dira euren funtzioan. Legearen mende bakarrik daude.
Gorte Konstituziogileen jauregian, mila bederatziehun eta hogeita hamaikako abenduaren bederatzian. — Julián Besteiro Gorteetako presidentea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario