miércoles, 21 de enero de 2009

Bigarren Errepublika, Autonomiako Estatutua eta Gerra Zibilari buruzko testuak

18. TESTUA. FRONTE POPULARRAREN PROGRAMA
Alderdiak (...) berehala izango den hauteskunde lehian euren indarren koalizioari oinarri eta kartel gisa balioko dien plan politiko komuna adostera iritsi dira. (...) Koalizioan elkartutako alderdiek honako konpromiso hauek hartu dituzte:
Lege baten bitartez, 1933ko azaroaz geroztik egindako delitu politiko eta sozialen amnistia zabala ematera, auzitegiek halakotzat jo ez bazituzten ere (...)
Askatasunaren eta justiziaren defentsan, estatu errepublikanoaren eta bere erregimen konstituziogilearen funtsezko misio gisa, koalizioan elkartutako alderdiek Konstituzioaren agintea berrezarriko dute. (...)

Errepublikanoek ez dute onartzen lurra nazionalizatu eta nekazariei emateko printzipioa, alderdi sozialistako ordezkariek eskatutakoa. Baina komenigarritzat jotzen dituzte proposatzen diren hainbat neurri, esaterako, nekazarien berrerospena (...)
Alderdi errepublikanoek ez dituzte onartzen alderdi langileek proposatutako banka nazionalizatzeko neurriak; baina, bestalde, onartzen dute gure banka sistemak hainbat hobekuntza behar dituela (...).
Alderdi errepublikanoek ulertzen duten Errepublika ez da klaseen arrazoi sozial edo ekonomikoek zuzendutako errepublika, interes publiko eta aurrerapen sozialeko arrazoiek bultzatutako askatasun demokratikoko erregimena baizik. Baina arrazoi horrexegatik, politika errepublikanoak produkzioaren interes orokorrak uzten duen muga goreneraino igo behar lituzke langileen baldintza moralak eta materialak, muga horretatik kanpo pribilegio sozial eta ekonomiko guztien gainetik egon behar duten sakrifizioei begiratu gabe. Alderdi errepublikanoek ez dute onartzen alderdi sozialistaren ordezkaritzak eskatutako langileen kontrola.
Fronte Popularraren Programa. Sozialista, 1936ko urtarrilak 16

No hay comentarios:

Publicar un comentario