miércoles, 21 de enero de 2009

Bigarren Errepublika, Autonomiako Estatutua eta Gerra Zibilari buruzko testuak

19. TESTUA. LIZARRAKO ESTATUTUA
1. art. Gaur egungo Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaia probintziek osatzen duten Euskal Herria nortasun politiko propioa duen entitate natural eta juridikoa dela adierazten da eta espainiar estatuaren barruan estatu autonomo gisa bere kasa gobernatzeko eta eratzeko eskubidea aitortzen zaio. Estatutu honetan hitzartutako Harremanei buruzko Legeko arauen arabera antolatuta biziko da espainiar estatuarekin. Aipatutako probintzia bakoitza, bestalde, modu autonomoan eratu eta gobernatuko da, nazioaren batasunaren barrruan.
15. art. Euskal estatuak eskumena du legeak egiteko eta admmistratzeko eta epaitzeko eta bere lege eta dekretuak eta bere auzitegi eta epaitegien epaiak betearazi ditzake honako arlo hauetan: Euskal Herriaren eraketa eta autonomia erregimena (...); Justizia antolamendua eta administrazioa (...); zerga eta ekonomia erregimena (...); Euskal Herriko bizitza eta politika ekonomikoa; segurtasun publikoa eta defentsa, polizia, armada eta itsas armada barne (...); osasuna eta higienea (...); irakaskuntza bere maila eta espezialitate guztietan (...); gizarte eta lan legeria (...) gutxienez Espainiako legeriak zigortutako proletarioen lorpenetatik abiatuta (...); ongintza (...); herri lanak (...); barne komunikazioak (...); legeria zibila, hipoteka legea, prozesu legea eta notario legea; Elizaren eta aulki santuarekin konkordatua negoziatuko duen Euskal Estatuaren arteko harremanak.
16. art. Euskaldunen hizkuntza nazionala ofizialtzat joko da gaztelaniaren baldintza berdinetan.
Lizarran, 1931ko ekainaren 14an.

No hay comentarios:

Publicar un comentario